XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAINKO-HERRIAREN OTOITZA

298. Hitzaren liturgia eta fede-aitormena egin ondoren, Jainko-herriaren otoitza egiten da, honelatsu:

Itxaropen eta pozezko egun honetan, senideok, hel bedi zeruko Aitarengana gure otoitza; bat egin dezagun, Maria Birjina dohatsua lagun duela bidean erromes doan Elizaren otoitzarekin.

- Elizarentzat: Jainkoak bere Espirituaz bete dezala eta zeruko erreinura pozik iristea eman diezaiola, eska diezaiogun Jaunari.

- Munduko herri guztientzat eta gure herriarentzat: zeruko bakean elkarrekin bizitzeko egin gaituenez gero, lurrean ere bakean bizitzea eman diezagula, eska diezaiogun Jaunari.

- Gaixorik edo bakardadean, kartzelan nahiz erbestean edo etsipenak harturik aurkitzen diren gure senideentzat: agindu zaigun zeruaren itxaropenak eta senideen hurbiltasunak gogoberotu ditzala, eska diezaiogun Jaunari.

- Ospakizun honetan elkarrekin bilduta gaudenontzat: betiko biziaren itxaropenak elkarrenganako maitasuna sendotu dezala guztiongan, eska diezaiogun Jaunari.

Zeure Eliza da, Jainko gure Aita, otoizka ari zaizuna:
onar itzazu gure eskariak,
Maria Birjinarengan egin dituzunak ikusirik,
Zugan jartzen baitugu guk ere geure uste osoa.